domingo, 27 de marzo de 2011

BERTSO BATZUK:

Hemen gabiltza denok
batetik bestera
etxetik Deustora ta
handik etxera
zapatatan takoietan
edo plaieretan
lana egiten degu
ta erruz gainera
ta oraintxe bertan
bagoaz klasera
a ze abelera
daukagun benetan
estresatuta gaude
Donosti aldean


Gauza guztiak dira oso onak
denek dute euren xarma
baina mingaiña har genezake
konsideratua arma
kontzientzia garbitzea da
askorentzako lan zama
ez direlako onak izaten
diru asko eta fama


Ez dago esan beharrik
bizitza gogorra dela
askotan ustegabean
jasotzen dugu pastela
berekoi jokatu ohi dugu
jokabidez da txepela
ta ez gara konturatzen
okerragoak badaudela
nik ere arazo bat dut
mundu guztiak bezela
nahiz ta garrantzia eman
neurrigabeki gainera
ezagutzen dut jendea
asko sufritu duena
kontsolatzeko beharra
sarri oso zaila dena
ni behintzat saiatuko naiz
hemendik aurrera ahal dela.



Bertso hauek %100, neuk eginak dira, aber ze iruditzen zaizkizuen.
Eta espezialki azkenekoa, nire lagun batzuei eskaini nahi diet :)

Hurrenarte!

jueves, 17 de marzo de 2011

EUSKAL MUSIKA GEHIAGO

Iepa denoi!
Nahiko aspertuta nagoenez ''Actual World''eko ''outline'' egitten ba euskal abesti gehiago billatzen ibili naiz.
Kasualidadez norbaitek alternatiba definitibotzat blog hau irakurtzea baldin badauka, euskal musikaz gozatzeko aukera dauka jejej...
Pufff... eskerrak bihar ostirala den!
Hurrenarte

















lunes, 14 de marzo de 2011

EUSKAL MUSIKA

Aber gente!! Astea nahiko perezoso hasi dut eta horregatik euskal musika pixkat jartzea pentxau det.
Hementxe dauzkazue euskal talde batzuk gaurkoa bezalako astelehen perozosoak alaitzeko!!
Bnga gente hurrenarte













lunes, 7 de marzo de 2011

HERMANOS Y ENEMIGOS

"Para construir una amistad hacen falta años, pero para destruirla, unos instantes". Todo empezó cuando Vlade Divac, baloncestista serbio que estaba celebrando en la cancha un Mundial ganado con la selección de Yugoslavia, arrebató de las manos de un aficionado una bandera de Croacia. El croata Drazen Petrovic, hasta entonces amigo íntimo de Divac, no pasó por alto aquel gesto y la relación entre los dos empezó a virar hacia una profunda enemistad...
 

viernes, 4 de marzo de 2011

Tolosarantz! - Noaoa

Yake karnabalak dien ba Noaoako bideo hau igotzeet parre batzuk botatzeko!
Bnga gente nd pasa asteburua ta karnabalak!


martes, 1 de marzo de 2011

Los Simpsons - El Dia en que la Tierra quedo como una Estupida

LOS SIMPSONS: ORSON WELLES

Bueno gente, esango dezue nahiko raiatua naizela oaiñ arte bideoak bakarrik igo dittudalako bño gutxienez ez naiz txisteak kontatzen hasi jajajaja.

Gaur, 2011eko martxoak 1, hillabetea modu dibertittuan hasteko ''Los Simpsons'' Halloween kapitulu baten bideoa igo dut, sinmas parre batzuk egin ta momentu atxegin bat pasatzeko.

Eta honekin kursi geldituko naiz bño bideo hau nere Uniko klasekoei dedikau nahi diet jajajaa!
Bnga gentee, Meabius ilusionauta dago ta!!
Disfrutau kapituloakin, ta ez bazaizue gustatu igo zuek beste berri bat jajajaa

(porzierto oraindik ez du iñork asmatu ''nongoa'' naizen...). Konkurso bat ez delako bstela iñork ez zuen irabaziko jejejej

Bnga gente hurrenarte!