domingo, 27 de marzo de 2011

BERTSO BATZUK:

Hemen gabiltza denok
batetik bestera
etxetik Deustora ta
handik etxera
zapatatan takoietan
edo plaieretan
lana egiten degu
ta erruz gainera
ta oraintxe bertan
bagoaz klasera
a ze abelera
daukagun benetan
estresatuta gaude
Donosti aldean


Gauza guztiak dira oso onak
denek dute euren xarma
baina mingaiña har genezake
konsideratua arma
kontzientzia garbitzea da
askorentzako lan zama
ez direlako onak izaten
diru asko eta fama


Ez dago esan beharrik
bizitza gogorra dela
askotan ustegabean
jasotzen dugu pastela
berekoi jokatu ohi dugu
jokabidez da txepela
ta ez gara konturatzen
okerragoak badaudela
nik ere arazo bat dut
mundu guztiak bezela
nahiz ta garrantzia eman
neurrigabeki gainera
ezagutzen dut jendea
asko sufritu duena
kontsolatzeko beharra
sarri oso zaila dena
ni behintzat saiatuko naiz
hemendik aurrera ahal dela.



Bertso hauek %100, neuk eginak dira, aber ze iruditzen zaizkizuen.
Eta espezialki azkenekoa, nire lagun batzuei eskaini nahi diet :)

Hurrenarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario